Neurogarapenean espezializatutako zentroa
TDAH, TEA, ikasketa-zailtasunak eta adimen gaitasun handiak dituzten haur eta helduei ebaluazio eta laguntza eskaintzen diegu.
Gure zerbitzuak
Neuropsikologia, psikologia eta psikopedagogia zerbitzuak haur eta helduentzat.
Ebaluaketa neuropsikologikoak
Psikoterapia
Eskuhartze psikopedagogikoa
Glifing
Zure burua ulertzea da bidea hasteko modurik onena
Neurargi-ko espezializazio arloak
Arreta gabezia eta hiperaktibitatearen nahastea (AGHN)
Arreta kudeatzeko zailtasuna eta/edo hiperaktibitatea eta inpultsibitatea, ikaskuntzan, portaeran eta eguneroko antolaketan eragina izan dezakeena.
Ikasketa zailtasun espezifikoak (dislexia, diskalkulia)
Irakurketa, idazketa eta matematiketan zailtasunak
Adimen gaitasun handiak (AGH)
Mediaren gainetik dagoen funtzionamendu kognitiboa, arreta akademiko eta emozional berezi bat behar dezakeena.
Mugako adimena eta adimenaren garapeneko nahasmenduak
Garapen kognitiboan atzerapena, ikaskuntzan, komunikazioan eta autonomian eragina izan dezakeena.
Neurargiri buruz
Neurargi bi kontzepturen batasunetik sortzen da, gure nortasuna definitzen dutenak.
“Neuro” hitzak neuropsikologiari eta funtzionamendu kognitibo eta emozionalaren ezagutzari egiten dio erreferentzia.
“Argi”, hitzak gure helburua sinbolizatzen du: neurodibertsitatearen profil desberdinak ulertzen laguntzea eta zentzua ematea.
Neurargi espazio espezializatu eta errespetuzkoa eskaintzeko asmoz sortu da, non ebaluazioa eta esku-hartze psikologiko eta psikopedagogikoa ezagutzan, indibidualizazioan eta ebidentzia zientifikoan oinarritzen diren, pertsona bakoitzaren funtzionamenduari argia emanez, pertsona horri behar bezala laguntzeko.
Gure espezialistak
Gure taldea neurodibergentzietan espezializatutako osasun-psikologo eta psikopedagogoz osatuta dago, eta etengabeko prestakuntzan dihardugu, laguntza espezializatu eta kalitatezkoa eskaintzeko.